domingo, 22 de diciembre de 2013

BESTE BATERA ARTE.



“Azken” sarrera izango da hau, gakotzen artean idatzi dut, seguru aski nahiz eta irakasgaia bukatu, nire blogarekin aurrera egingo dudalako. Pena handia ematen dit denbora handia eskaini dudan gauza bati gauetik goizera bertan behera uztea…


Esan beharra daukat, gauza pilo bat ikasi egin ditudala irakasgai honetan eta teknologiekin harreman handiagoa izan dudala azken hilabete hauetan. Teknologia erabilgarria dela banekien, baina nik espero nituen baino programa askoz be interesgarriagoak daude sarean zehar, non hezkuntzarekin erlazio zuzen eta onuragarri bat daukaten.


Beste alde batetik, era libre batean egin dugu lana saio praktikoetan  eta hori oso positiboa da gure etorkizunari begira; autonomia sustatzearen beharra dago eta ebaluazio irizpideak alde batera uztearen beharra ere.  Hori dela eta, eta inolako problemarik gabe esan dezaket irakasgai honek libreki lan egitearen aukera eskaini digula, ondorioz, lan zoragarriak sortu egin dira ikaskide ezberdinen artean. 


Amaitzeko, oso pozik egin dut lan nire taldearekin, oso ondo konpontzen gara pertsonalki eta abantaila handia da lan egiterako orduan. Espero dut nire bloga ikusleen gustukoa izatea eta irakurtzen duten bitartean disfrutatzea; nire lehenengo bloga izan da baina argi daukat ez dela azkena izango.


Beste batera arte lagunok!

 

jueves, 19 de diciembre de 2013

LOMCE-ri EZ!

SORMENA, SARE SOZIALAK, ESKOLA 2.0... hainbat izan dira aurkezpenak burutzeko gaiak eta oso interesgarriak gehienak. Guztiz positiboa da ikasleek aukeratzeko aukera izatea, hezkuntzan libreak izateko aukera izatea. Baina zoritxarrez gauzak berriro ere okertzen dabiltzate, LOMCE eredu berriak askatasun kontzeptua ez du haren hiztegian sartu eta berriz ere sozietatearen esklabuak izango gara, non ikasleen iritziak ez duten ezertarako balio. LOTSAGARRIA. PENAGARRIA... frustazio itzela sentitzen dut, egunerokotasuna aldatzearen beharra sentitzen dut, iraultza berri bat sortuko bagenu ikasle guztien artean... mundu 180º buelta ematearen beharra sentituko zukeen eta egia esanda horrela izan beharko litzateke.Hala ere... gaur daukagun eta hurrengo urteetan izango dugun errealitatea beheko bideoan agertzen denaren berdintsua izango da...



GAUZAK AMAITZEN DOAZ...

Sitesa amaitu dugu eta soilik polita jartzea falta zaigu, gainera SARE SOZIALIEI buruzko aurkezpena pasaden astean egin genuen eta nahiko pozik gelditu ginen egindakoarekin. Egia esanda saiatu ginen gaia asko ez luzatzen eta bi bideotxoekin interesgarriagoa bihurtzen (blogaren orrialde nagusian, goiko aldean ARGAZKIAK+BIDEOAK GORA TA' BEHERA delakoaren pestañan aurki ditzakezue bideoak).

Lan dezente egin dugula uste dut, eta nik behintzat saiatu naiz blogari merezi zuen denbora eskaintzen, nahiz eta aste batzuetan ezinezkoa izan, lanak zirela eta. Nire taldekideek ere oso ondo lan egin dutelakoan nago eta ondorioz nahiko esperientzia positiboa izan de iragasia honetan bizi izan dudana.

Esan beharra dago, aurkezpenean apur bat urduri jarri nintzela nahiz eta jende aurrean hitz egitea asko ez zaidan kostatzen beti daukat urduritasun pixka bat ondo ateratzearen beharra exijitzen diodalako nere buruari. Hala ere, gure taldekideek eta Alaitzek gustuko izan dutela nabari izan nuen haien aurpegietan, normalean beharrezkoa den informazio gehiena eskaintzen diguna delako eta. 



ZER OTE DA FOLKSONOMIA ?

RSS sindikazioak, Creative Commons lizentzia eta Folksonomía (TAG-en garrantzia). Hiru kontzeptu hauen esanahia zein den jakitea oso garrantzitsua da; beraz, nire taldekide batek Folksonomiari buruz egon da informazioa bilatzen, besteak sitesean lan egiten aritu garen bitartean. Gainerako beste bi kontzeptuak klaseko beste taldekide batzuek azaldu dizkigute eta OSO ARGI GAINERA!

Baina gure taldeari egokitu zaion terminoa FOLKSONOMIA izan denez honi buruzko informazioapur bat utziko dut eskuragarri:

Folksonomia, Thomas Vander Wal-ek sortutako terminoa (Folk=jendea + taxonomía),  etorkizunean berreskuratzeko helburuarekin web helbidea (url) daukan edozein eduki digitalaren banakako etiketatu askearen emaitza da.
Folksonomia web edukiak etiketatzearen ondorio zuzena da. Ekintza hau Internet-eko milioika erabiltzailek burutzen dute eta hau burutzea erraztu egiten da Web 2.0 aplikazioei esker, Social Bookmarking bezala ezagunak direnak.

Folksonomiaren edo TAG-en garrantzia dago alde batetik, beraien erabilpena errazten duten hiru elementuetan: etiketatzen duen pertsonak, etiketatutako errekurtsoa eta eduki horri jartzen zaion etiketaren izena, eta beste alde batetik pertsonek bere berezko hiztegia erabili dezaketelako kontsumitzen ari diren edukiari balioa eransteko bai erabiltzaile, bai produktore gisa.

Hezkuntzari dagokionez, irakasle batek Delicious, BlinkList edo Furl bezalako erremintak erabili ditzake bere klaseetan erabili ahalko dituen errekurtsoen eta edukien zerrenda kategorizatu bat egiteko eta horrez gain, beste irakasle batzuekin konpartitzeko. Irakasle honek faborito bezala markatutako edukiren bat kontsultatzean errekurtso horretarako etiketa berdina erabiltzen duten beste pertsona batzuk topa ditzake eta horrela, antzeko interesak eta etiketatzeko antzeko hiztegia duten pertsonak ere aurki ditzake. Gainera, etiketak behin eta berriro sortzen direnez, sortzen ari diren interesen tendentziak deskubritzea posiblea da.
Aplikazio hauek ere errazten diote erabiltzaileari errekurtsoen bilaketa kategoria espezifikoetan, kategoria horietako edukiak zenbat alditan izan diren estekatuta eta gomendatuta bigarren irizpide gisa erabiliz.

domingo, 8 de diciembre de 2013

EZINA EKINEZ EGINA...



Gure sites-a ia ia amaituta dago, azkeneko apaingarriak falta dira, hau da, haren itxura ikusgarria eta erakargarria izatea, horretarako nire taldekide batek esan du berak aldatu egingo duela sites-aren diseinua asko gustatzen zaiolako apaintzearen asunto hori. 

2 aste gelditzen dira klaseak amaitzeko eta lan pilo bat ditugu aurretik oraindik, egia esanda apur bat estresatua nago baina bueno aurrera egingo dut inolako problemarik gabe. Esan beharra dago, ostegunean sites-ari buruzko aurkezpena dugula eta nahiko ondo konpondu garela bakoitzak zer esango duen kontu horretan, baina aurreko sarreran aipatu dudan moduan gure aurkezpena nahiko praktikoa izatea erabaki dugunez, entzuleek ere haien partez jarri beharko dute. 

Halaber, Edmodo wed orria egon gara ikertzen eta nahiko erabilgarria dela erabaki dugu, beraz gure aurkezpenean, talde bakoitzak Edmodon kontu bat sortzea eta plataforma horretan ikertzea erabaki dugu. Horren bitartez erakutsi nahi duguna zera da, badaudela beste plataforma oso erabilgarriak eta hain famatuak ez direnak; eta horiek be nahiko konplexutasun maila altua daukatela erabiltzerako orduan. Hortaz, zer nolako abilitatea daukaten sare sozialen inguruan konprobatzea daukagu helburu. 


Hala eta guztiz ere, hasiera batean sare sozialen inguruan hitz egingo dugu (10 minutu edo) gaia zentratzeko eta oinarrizkoak diren hainbat datu barneratzeko eta kontuan izateko.

Badoaz lanak aurrera, beti aurrera eta nola ez ahal dugun moduan.
EZINA EKINEZ EGINA!
Gero  arte :)

jueves, 5 de diciembre de 2013

SITES-a AURRERA DOA...


Klaseak aurrera doaz eta gure sitesaren forma gero eta hobeagoa da, gero eta informazio gehiago bilatu ondoren, askoz gehiago dakit sare sozialei buruz. Egia esanda ez nekien hain interesgarria zela honako gaia baina erratu egin naiz eta. 

Praktikan gure sitesari buruzko aurkezpen bat egin behar dugu, horretarako gogor gabiltza lan egiten sare sozialei buruz. Azkenengo klaseak informazioaren bilaketan eta kudeaketan oinarritu dira ni eta nire taldekideen artean. 

Pausu erraldoietan gure sitesa aurrera doa eta era egoki batean gainera! Hala ere, aurkezpenean zer nolako teknika erabiliko dugun entzuleen arreta pizteko gaude pentsatzen. Horretarako argi daukagu ariketa praktikoak planteatu beharko ditugula haien grina sortu ahal izateko. Baina zoritxarrez oraindik ez dakigu zer nolako teknika edo taktika erabili.

Beste alde batetik, gutxi gora behera bakoitzak zer nolako papera jokatuko duen aurkezpenean badakigu eta nahiko pozik gaude, oso ondo konpontzen garelako gure artean eta hartzen ditugun erabakiak taldean errespetatzen direlako. Taldean lan egitea alderdi positiboak dauka, beste taldekideen iritziak eta pentsamenduak kritika konstruktibo bezala hartu daitezke, hau da, haietatik asko ikasi dezakegu baldin eta gogoak jartzen baditugu. Hala ere, alderdi negatiboak ere baditu, pertsona bakoitzak inguratzen duen bizimodua ezberdina da, bakoitzak bere egunerokotasunean ekintza ezberdinak egiten ditu, hortaz, taldekide guztiak egun berean orde berdinera arte gelditzea nahiko zaila izaten da egoera gehienetan.




Hala eta guztiz ere, gogoak eta motibazioa pizteko talde lana izango lirateke aukera onena, hori bai, talde lanean aurrera eramaten diren ekintzak praktikoak baldin badira; ariketa teorikoak gehienetan buru hauste itzelak besterik ez dituzte ekartzen eta.



DELICIOUS + GLOGSTER !

Kaixo berriro ere! 


Azken sarreran kontatu nuen moduan taldeko sites bat eratu dugu kuxkuxero izena daukana, bertan sare sozialei buruz gabiltza informazioa lantzen eta aurkezten; egia esanda oso pozik nago aukeratu dugun gaiarekin. Izan ere, gaur egun oso baliagarria da gai honi buruz ondo informatuta egotea, gero eta arazo gehiago sortzen direlako honen inguruan.


Egunero ikusten dugu nola herritar gehienek sare sozialen inguruan dabiltzatela gora eta behera, baina gehienek ez dakigu zer nolako funtzionamendua eta zer nolako tranpa aurkezten den hauen atzean. Kalte gehiena jasotzen dutenak nerabeak izaten dira, haien adina dela eta ez dira gezurrez behar bezala ohartzen eta haiek engainatzea askoz ere errazagoa izaten da. Horren ondorioz, sare sozialetan mota ezberdinetako bulling-a jasotzen dute egunero eta zoritxarrez ez dute arazo hau inori azalarazten lotsa ematen dietelako.


Gai hau alde batera utzita, eta siteseko gaiari buruz apur bat informazioa bilatu ondoren, DELICIOUS eta GLOGSTER bat eratzeko aukera izan dugu Alaitzen laguntzaz.

Egia esanda harrituta gelditu nahiz bi plataforma hauekin, oso baliagarriak dira eta! Deliciusen kasuan guk nahi ditugun linkak aurkeztu aukera daukagu eta horiei buruz hausnartu, eta hori asko badirudi ere… beste nahi beste pertsonekin konpartitu dezakegu! Berez zoragarria da, besteek aurkitutako informazioa eskuragarri izatea nahiko positibioa bihurtzen da lanak egietarako orduan, betiere haien laguntza be eskuragarri daukazulako.

https://delicious.com/kuxkuseroak 

Halaber, Glogster delakoa ikaragarria da, honen bitartez nahi dituzun argazki eta muralak egin dezakezu, zure eskuetan gelditzen da apaintzearen kontua eta askatasun guztia daukazu zuk nahi dituzun koloreak, argazkiak, bideoak, letra mota… aukeratzeko. Gainera oso erabilgarria da ere, laguntzen gaituelako gure gustuak azalarazteko orduan eta hainbat aukera dituenez bakoitzaren erosotasunera egokitzen delako ere!

http://kuxkuxeroak.edu.glogster.com/ikasleak-online/ 

Amaitzeko, esan beharra daukat nahiko pozik nagoela IKT klaseekin, oso erabilgarriak dira eta etorkizun baterako beharrezkoak diren plataformen inguruan asko laguntzen dabil. Ezin naiz kexatu eta espero dut hurrengo klaseak ere hauek bezain interesgarriak eta baliagarriak izatea.


AGUUUUUUUUUUUUUUUUUUR!